Author's posts

Dec 12

Donostiako Eguberri merkatua

Bigarren urtez gipuzkoako hiriburuan Gabonetako II. Merkatu Nagusia ospatuko da eta Zumarte Musika Eskolako talde desberdinak parte hartuko dute merkatuan. Abenduak 17an musika eskolako Trikitilari eta Panderojoleak, kalejira egingo dute eguerdiko 12:15etan eta abenduak 29an, arratsaldeko 20:15etan Ganbarakada taldea eta Gitarra, Biolina eta Klarineteko ikasle eta irakasleez osatutako taldea, kontzertua izango dute bertan. Ondo pasa! …

Continue reading »

Dec 11

Errautsen Parkearen inaugurazioa

Abenduak 16ean Usurbilen Errautsen Parkea inauguratuko da. Bertan Zumarte Musika Eskolako 4 ikasle eta 5 irakasle egongo dira. Hemen Udalak argitaratutako deia: Errautsen Parkearen inaugurazioa “Hilerri berrian eraiki berri den Errautsen Parkea inauguratuko du udalak abenduaren 16an. Ekitaldia 13:00ean hasiko da, eta taxi-bus zerbitzua jarri du udalak, hilerrira igotzeko. San Inazio kaleko geltokitik aterako da, …

Continue reading »

Dec 09

Artzabalen kontzertua

Hurrengo abenduak 13an Artzabal baserrian eta goizeko 11:00tan, Puntapax eguneko zentroko aiton-amonekin batera Zumarte Musika Eskolako 25 ikasle eta 7 irakaslek kontzertua eskainiko dute. Bertan aiton-amonek aukeratutako abestiak jo eta abestuko dute denon artean. Ondo pasa!

Sep 01

Kurtso berria!

Kurtso berria hasteko momentua iritsi da. Berriketa asko izango dituzte hurrengo kurtsoak, hasteko ikasgelen kokoalekuak. Adi hurrengo informazioari! IKASTURTE HASIERA: IRAILAK 7, osteguna. NON: UDARREGI IKASTOLA (Edifizio gorria)* -Musika Txokoa -Musika Mintzaira -Abesbatza -Klarinetea -Eskusoinua -Saxofoia -Talde instrumentala -Txaranga AGERI-ALDEKO EDIFIZOA (Edifizio Txuria)* -Pianoa -Trikitixa -Panderoa -Biolina -Tronpeta -Tronboia SANTUENEAKO FRONTOIKO LOKALEAN -Perkusioa -Gitarra -Rock-Pop …

Continue reading »

Jun 22

Zure laguntza behar dugu

“Zumarte Gero Arte” festa egin genuen eta orain musika eskolako instrumentak-haltzariak-materiala bildu eta 2017-2018 / 2018-2019 ikasturtetan erabiliko ditugun lokal desberdinetara eramateko TRASLADOA antolatu dugu. Uztailak 5-6 traslado egunak izango dira eta 4 txanda antolatuko ditugu: 1. txanda: Uztailak 5, goizeko 9:00tatik-13:00tara. 2. txanda: Uztailak 5, arratsaldeko 16:00tatik-19:30tara. 3. txanda: Uztailak 6, goizeko 9:00tatik-13:00tara. 4. …

Continue reading »

Jun 03

2017-2018 Ikasturterako instrumentu aukeraketa zozketako emaitza

IKASLEA – INSTRUMENTUA Amets Eleta – Gitarra Ane Ugarte – Panderoa Beñat Zuloaga – Perkusioa Eire Arrizabalaga – Panderoa Elene Beristain – Panderoa Jon Uribarrena – Perkusioa June Zubiaur – Trikitixa Lander Eleta ——- Maddi Urkia ——- Manex Manterola – Trikitixa Markel Aizpurua – Perkusioa Martina Artola – Pianoa Olatz Pikabea – Gitarra Saioa Ruiz …

Continue reading »

May 31

Udaberriko kontzertua

Gabonetako kontzertuei segida emanez, Puntapax eguneko zentroko aiton-amon eta familiarrekin kontzetu bat antolatu dugu. Bertan musika eskolako kide desberdinak eta zentroko lagunek, kanta desberdinak eskeiniko ditugu (Maitetxo, Ixil-ixilik dago, La Cucaracha, Desde Santurce a Bilbao…). Kontzertua zentroan bertan goizeko 11etan izango da. Ondo pasa!

May 29

Zumarte Musika Eskolako eraikinaren agurra

JAIALDI ERRALDOIA EKAINAK 17an 30 urtetan Zumarte Musika Eskola izan den eraikinari agurra egin nahi diogu eta horretarako jaialdi erraldoi bat antolatu dugu EKAINAK 17rako, larunbata: -Goizeko 10:00tan Txistulari eta Trikitilari-Panderojoleen kalejira. Zumarteko eraikinaren atzealdealdeko belardian: -Goizeko 11:00-13:30 bitarte kontzertuak. -Eguerdian, bazkaria. (Jana norberaren kontu eta edaria Zumarteren esku) -Arratsaldeko 16:00-20:00 bitarte kontzertuak. -20:00tan kalejira …

Continue reading »

May 22

0-3 urteko haurrak eta familientzako musika tailerra

Ekainak 3an hirugarren 0-3 urteko haurrak eta familientzako musika tailerra antolatuko dugu. Bertan soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozioafektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz. Lekua: Zumarte Musika Eskola Izen ematea: Zumarten (Maiatzak 22-26 bitarte) Zenbatekoa: 15€/familia Antolatzaileak Lalala Musika Tailerra eta Zumarte Musika Eskola

May 16

2017-2018 ikasturterako matrikulaketa

2017-2018 ikasturterako matrikulazioa egiteko garaia da. Maiatzak 22 – 26 bitarte, goizez (asteartea, osteguna eta ostirala) 10:30etatik-12:30tara eta arratsaldez (egunero) 16:30tatik 19:30tara kurtso berrian aputatzeko aukera izango da. Matrikula nola egin: 1.-Zumarten nahi edo behar duzuen informazioa jaso. 2.- Kutxan ordainketa egin: – KUTXABANK-eko ES15 2095 5069 08 1062820021 kontu zenbakian ordainketa egin ikaslearen izena …

Continue reading »