Category Archive: albisteak

Mar 16

Asteburua Hondarribian

Pasa den asteburuan, martxoak 11-12an Zumarte Abesbatzako haur gazteenak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Hondarribian antolatu duen Haurtxo Koruen tailerrean parte hartu dute. Tailer honetan Gipuzkoan federatutako abesbatzetako 7-14 urte bitarteko haurrak parte hartu dute, Musika korala lantzeko asteburu-pasa izan da, koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarriak lantzen aritu dira eta alderdi ludikoa garatzeko Federazioak aisialdia, …

Continue reading »

Mar 11

XIII. Soinurbil Musika Astea

Iritsi da XIII. Soinurbil Musika Astea, ekitaldi ugari prestatu ditugu aste borobila osatzeko. Hemen egitaraua: *Martxoak 20 astelehena, Organo erakustaldia Salbatore Elizan 18:00etan eta 19:00etan. Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen, l´Espée baroia, Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren …

Continue reading »

Mar 06

0-3 urte: Musika Tailerra Martxoak 18an

Musika tailerrak 0-3 urteko haur eta familientzat. Zumarte Musika Eskolan (Usurbil) Martxoak 18, larunbata 15€/familia Izen ematea: Zumarten (Martxoak 6-10 bitarte) Lalala haur eta bere familientzako musika tailer bat da. Soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozioafektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz.

Dec 13

Zilarrezko domina

Pasa den asteburuan Arrasaten ospatu zen Arrasteko Akordeoi Lehiaketan, Zumarte Musika Eskolako Intza Apezetxea eta Gorka Arroyok zilarrezko domina lortu zuten, lan bikaina egin zuten! Zorionak bioi!

Nov 29

Ekitaldiz betetako asteburua

Ekitaldiz betetako asteburua gerturatzen hari zaigu. Hasteko, Zumarte Musika Eskolako akordeoiko ikasleak, abenduak 8-11 bitarte Arrasaten ospatuko den XXXVII Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa hau Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatu du , Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta SGAE Fundazioarekin batera. Usurbildarren egitaraua hau izango da: Abenduak 10ean Arizmendi Ikastolan, goizeko 9:00tan …

Continue reading »

Nov 29

Oharra

Pasa den osteguneko Santa Zeziliari omenezko kontzertuan, haur-erloju bat aurkitu genuen, norbaitek galdu badu pasa dadila musika eskolatik jasotzera. Mila esker.

Nov 24

IX Gazte Koruen Topaketa Hondarribian

Zumarteko abesbatzak desberdinak Hondarribira joango dira asteburu honetan IX Gazte Koruen Topaketan parte hartzera. Azaroak 26-27 bitarte ikastaroan parte hartuko dute eta asteburuari amaiera ezin hobea emateko, Donostiako Tabakaleran kontzertua eskeiniko dute. Ondo pasa!

Nov 21

Santa Zezilia

Aurten ere Santa Zezilia, musikarien zaindaria, ospatzeko bi ekitaldi antolatu ditugu. Azaroak 24an, osteguna 18:00tan “Musikalean” kalejirarekin hasiko dugu jaia. Kalejiran Musika txokoa 3 eta 4ko ikasleak, Triki-Pandero taldeak eta Txarangak parte hartuko dute. Kalejira bukatzerakoan Sutegiko auditoriumean musika eskolako talde desberdinen kontzertua hasiko da. Ondo pasa!

Oct 31

0-3 urte bitarteko musika tailerra

Zumarte Musika Eskolan 0-3 urte bitarteko haurrentzat egun bateko musika tailerra antolatu dugu. Tailerra azaroak 26an, larunbata, goizez izango da eta saioa 45 minutuko iraupena izango du. Apuntatzen den jendearen arabera saio bat baino gehiago egiteko aukera egongo da. Tailerraren prezioa familiako (haur bat + heldu bat) 15 eurokoa da. Izen-ematea azaroak 8, 10 eta …

Continue reading »

Oct 22

Erraustegia Erabakia Lipdub – “Hitza har dezagun!”

Older posts «