«

»

Mar 16

Asteburua Hondarribian

Pasa den asteburuan, martxoak 11-12an Zumarte Abesbatzako haur gazteenak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Hondarribian antolatu duen Haurtxo Koruen tailerrean parte hartu dute. Tailer honetan Gipuzkoan federatutako abesbatzetako 7-14 urte bitarteko haurrak parte hartu dute, Musika korala lantzeko asteburu-pasa izan da, koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarriak lantzen aritu dira eta alderdi ludikoa garatzeko Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatzen dituen begirale-talde baten laguntza izan du.

Asteburuan egindako lan guztiaren emaitza, igandean, Amute auzoko Kaputxinoen Elizan eskaini zuten kontzertuan erakutsi zuten.

Zorionak egin duzuen lan guztiagatik!!

Facebooktwittergoogle_pluspinterest