Historia

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola, 1987ko abuztuaren 6an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ofizialki onartu zuen bere ikasketa guztietan eta ondorengo aldaketa batean, musika eskola bezala izendatua ere bai LOGSE legearen ezarpena zela eta.

Musika Eskola, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko kide da elkartea sortu zen urtetik eta abesbatza berriz, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko kide da.

Txistulariak San Estebango plazan

Zumarte Usurbilgo musika eskola, hasiera batean, herriko dema plazaren ondoan dagoen Potxo-Enea izeneko etxean zegoen eta ondoren Kale Nagusiko 45 zenbakian kokatua dagoen “Villa-Pilar” izeneko etxera pasa zen eta gaur egun ere bertan jarraitzen du.

Asko izan dira musika eskola honek herritik kanpo eman dituen kontzertu eta trukaketak: Lezo, Bergara, Donostia, Trintxerpe, Zumarraga, Orio, Lasarte, Errenteria, Elgoibar, Elizondo, Andoain, Pasaia, Zizur Nagusia, Mungia, Erandio, Azkoitia, Gasteiz, Urdiñarbe (Zuberoa), San Cugat eta Banyolas (Catalunya), Guadalajara eta Marchamalo (Guadalajara), Alcalá de Henares (Madrid), Schondorf (Alemania), Kòpavogur (Islandia), Arrasate, Zumaia, Villabona, Garinoaín, Hernani, Hondarribia …