Mar 06

0-3 urte: Musika Tailerra Martxoak 18an

Musika tailerrak 0-3 urteko haur eta familientzat.

Zumarte Musika Eskolan (Usurbil)
Martxoak 18, larunbata
15€/familia
Izen ematea: Zumarten
(Martxoak 6-10 bitarte)

Lalala haur eta bere familientzako musika tailer bat da. Soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozioafektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz.

LALALASOINUGELA

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Dec 13

Zilarrezko domina

Pasa den asteburuan Arrasaten ospatu zen Arrasteko Akordeoi Lehiaketan, Zumarte Musika Eskolako Intza Apezetxea eta Gorka Arroyok zilarrezko domina lortu zuten, lan bikaina egin zuten!

Zorionak bioi!

arrasate

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Nov 29

Ekitaldiz betetako asteburua

Ekitaldiz betetako asteburua gerturatzen hari zaigu.

Hasteko, Zumarte Musika Eskolako akordeoiko ikasleak, abenduak 8-11 bitarte Arrasaten ospatuko den XXXVII Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketan parte hartuko dute.

Lehiaketa hau Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatu du , Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta SGAE Fundazioarekin batera.

Usurbildarren egitaraua hau izango da:

Abenduak 10ean Arizmendi Ikastolan, goizeko 9:00tan hastapena C kategorian Intza Apezetxea Sarasolak “Little brown jug polka” derrigorrezko obra joko du eta goizeko 11:05tan hastapena B kategorian, Gorka Arroyo Iribarrek, J. Straussen “El Danubio Azul” derrigorrezko obra eskeiniko du.

Arratsaldeko 17:15tan Ganbara 3 kategorian Imanol Iribar Rodríguez, Maialen Iruretagoyena Lazcano, Ainhoa Pérez Arruti, Ibai Saralegi Zubeldia eta Aitor Zubelzu Irazusta, programa librean, Toss the feathers (The Corrs) eta Bossa in Normandy (C. Thomain) kantak eskeiniko dituzte.

gautena

Igandean Abenduak 4ean eguerdiko 12:30etan Kursaaleko kubo txikiko auditorioan, Zumarte Abesbatzak 2016aren barne, “Gautena gure erara” izena duen egitasmoan parte hartuko du.

“Ekimen hau Gautena elkartearekin batera (autismoa eta garapeneko bestelako nahasmendu orokorrak dituzten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) oso estuki lan eginez osatu da eta horretarako hiru balio hartu dira oinarritzat, autismoa dela eta heziketa-premia bereziak dituzten haurren heziketarako eta garapenerako modu generikoan ezarrita dauden balio guztien artetik. Printzipioak, proiektu honetan Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere gain hartuak, honako hauek dira: integrazioa, normalizazioa eta gizarteratzea. Helburua, beraz, musika korala eta horren inguruan sortzen den garapen sozio-emozionalaren dinamika baliatuz balio horiek lortzen saiatzea da. Ondorioz, proposamen honetan abesbatzen arloa bitarteko praktiko bat bakarrik izango da (inola ere ez helburua) eta modu transbertsalean gizartea sentsibilizatzen saiatuko da.

Honako Abesbatza hauek parte hartuko dute:Ametsa Txiki (Irun), Zaria Koru Eskola (Errenteria), Pasaia Abesbatza taldea (Pasaia), Araoz Gazte (Donostia), Zumarte Abesbatza (Usurbil) eta Ganbara Txiki (Oñati).”

Kontzertu honetan abesbatza bakoitzak bere aktuazio txikia egiteaz gain, beste koruekin “Argiaren Mintzoa” izena duen kantata bat abestuko du.

Sarrerak honako helbidean eskuratu daitezke: http://www.kursaal.eus/es/agenda/gure-erara/

Disfrutatu eta ondo pasa!

gautena

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Nov 29

Oharra

Pasa den osteguneko Santa Zeziliari omenezko kontzertuan, haur-erloju bat aurkitu genuen, norbaitek galdu badu pasa dadila musika eskolatik jasotzera.

Mila esker.

erlojua

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Nov 24

IX Gazte Koruen Topaketa Hondarribian

Zumarteko abesbatzak desberdinak Hondarribira joango dira asteburu honetan IX Gazte Koruen Topaketan parte hartzera.

Azaroak 26-27 bitarte ikastaroan parte hartuko dute eta asteburuari amaiera ezin hobea emateko, Donostiako Tabakaleran kontzertua eskeiniko dute.

Ondo pasa!

hondarribia

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Nov 21

Santa Zezilia

Aurten ere Santa Zezilia, musikarien zaindaria, ospatzeko bi ekitaldi antolatu ditugu.

Azaroak 24an, osteguna 18:00tan “Musikalean” kalejirarekin hasiko dugu jaia. Kalejiran Musika txokoa 3 eta 4ko ikasleak, Triki-Pandero taldeak eta Txarangak parte
hartuko dute.

Kalejira bukatzerakoan Sutegiko auditoriumean musika eskolako talde desberdinen kontzertua hasiko da.

Ondo pasa!

santazezilia

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Oct 31

0-3 urte bitarteko musika tailerra

Zumarte Musika Eskolan 0-3 urte bitarteko haurrentzat egun bateko musika tailerra antolatu dugu.

Tailerra azaroak 26an, larunbata, goizez izango da eta saioa 45 minutuko iraupena izango du. Apuntatzen den jendearen arabera saio bat baino gehiago egiteko aukera egongo da. Tailerraren prezioa familiako (haur bat + heldu bat) 15 eurokoa da.

Izen-ematea azaroak 8, 10 eta 11ean (Astearte, Ostegun etaOstirala) izango da 18:00-19:30 bitarte Zumarteko bulegoan. Informazio gehiago nahi izan ezkero Zumarte Musika Eskolako bulegora deitu edo zumarte@telefonica.net korreo elektronikora idatzi.

Animatu!

sin-titulosin-titulo

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Oct 22

Erraustegia Erabakia Lipdub – “Hitza har dezagun!”

bizipoza2016

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Sep 18

Bizipoza jaialdia

Irailak 25ean Bizipoza jaialdia ospatuko da Usurbilen.

Egun osoan zehar ekitaldi desberdinak egongo dira eta bertan, Zumarte Musika Eskolako talde desberdinak parte hartuko dute.

Goizeko 10etan Usurbilgo Txistulari Taldea kaleak alaitzen ibiliko da eta 13:30etan eskolako Trikitilariak Usurbilgo Erraldoi eta Buruhaundiekin aterako dira.

Ondo pasa!

Informazioa gehiago hemen

bizipoza2016

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Sep 04

Kontzertu solidarioa

2015-2016 kurtsoari bukaera emateko, kontzertu solidarioa antolatu genuen Askatasuna plazan. Kontzertuan jasotako diru guztia Basque Lifeguards taldeari bideratuko genuela iragarri genuen.

Zuei esker 258,29€ jaso genituen eta Basque Lifeguardsetik mezu hau bidali digute: “Mila esker Usurbildar guztiei laguntzagatik taldekide guztien partez. Ahal dugun moduan laguntzen segi ahalko dugu zuei esker!!”.

Mila esker Usurbil!

12645160_457341771128145_122732029700111899_n

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Older posts «

» Newer posts