Oct 31

0-3 urte bitarteko musika tailerra

Zumarte Musika Eskolan 0-3 urte bitarteko haurrentzat egun bateko musika tailerra antolatu dugu.

Tailerra azaroak 26an, larunbata, goizez izango da eta saioa 45 minutuko iraupena izango du. Apuntatzen den jendearen arabera saio bat baino gehiago egiteko aukera egongo da. Tailerraren prezioa familiako (haur bat + heldu bat) 15 eurokoa da.

Izen-ematea azaroak 8, 10 eta 11ean (Astearte, Ostegun etaOstirala) izango da 18:00-19:30 bitarte Zumarteko bulegoan. Informazio gehiago nahi izan ezkero Zumarte Musika Eskolako bulegora deitu edo zumarte@telefonica.net korreo elektronikora idatzi.

Animatu!

sin-titulosin-titulo

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Oct 22

Erraustegia Erabakia Lipdub – “Hitza har dezagun!”

bizipoza2016

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Sep 18

Bizipoza jaialdia

Irailak 25ean Bizipoza jaialdia ospatuko da Usurbilen.

Egun osoan zehar ekitaldi desberdinak egongo dira eta bertan, Zumarte Musika Eskolako talde desberdinak parte hartuko dute.

Goizeko 10etan Usurbilgo Txistulari Taldea kaleak alaitzen ibiliko da eta 13:30etan eskolako Trikitilariak Usurbilgo Erraldoi eta Buruhaundiekin aterako dira.

Ondo pasa!

Informazioa gehiago hemen

bizipoza2016

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Sep 04

Kontzertu solidarioa

2015-2016 kurtsoari bukaera emateko, kontzertu solidarioa antolatu genuen Askatasuna plazan. Kontzertuan jasotako diru guztia Basque Lifeguards taldeari bideratuko genuela iragarri genuen.

Zuei esker 258,29€ jaso genituen eta Basque Lifeguardsetik mezu hau bidali digute: “Mila esker Usurbildar guztiei laguntzagatik taldekide guztien partez. Ahal dugun moduan laguntzen segi ahalko dugu zuei esker!!”.

Mila esker Usurbil!

12645160_457341771128145_122732029700111899_n

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Sep 01

Irailak 5ean hasten gara!

Zer moduz joan dira oporrak? musikaz beteta egon dira? ba irailak 5etik aurrera berriz ere martxan jarriko gara musikarekin gozatzen segitzeko. Prestatu instrumetoak eta ahotsak eta beste kurtso batez… gozatzera!

musica

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Jun 14

Kontzertu solidarioa

KONTZERTU SOLIDARIOA2

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

Jun 11

Kurtso bukaerako kontzertuak

Konturatu gabe kurtso bukaera iritsi zaigu eta urtero bezala, urtean zehar egindako lana denoi zabaltzeko unea da. Ekainak 13tik 17arte emanaldi eta kontzertu desberdinak antolatu ditugu. Aurten gainera eta asteari amaiera emateko, kontzertu solidarioa antolatu dugu. Arratsalde horretan biltzen dugun diru guztia, Zarautzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio*.

Kurtso bukaerako egitaraua:

  • Ekainak 13, astelehena 18:30etan Pianoko ikasleen audizioa izango da Musika Eskolako Ganbaran.
  • Ekainak 14, asteartea 18:00etan Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.
  • Ekainak 15, asteazkena 18:30etan Abesbatzen emanaldia izango da San Esteban Elizan. Bertan Zumarte Gazte Abesbatza, Kantu Kantari taldea eta Zumarte Abesbatza egongo dira. Kontzertuko bakarlaria Goiatz Arriaga izango da, Piano-jolea Miren Etxebeste, Klarinetista  Amagoia Mitxelena eta hiru abesbatzen zuzendaria Amaia Aldalur.
  • Ekainak 16, osteguna 18:30etan Talde instrumental desberdinen emanaldia  izango dugu Sutegiko auditorioan. Piano bakarlariak, Klarinete bakarlari eta taldea, Flauta bikotea, Tronboi-Tronpeta bikoteak, Biolin-Flauta taldea, Biolin taldeak, Perkusio taldea, Txaranga txiki, Saxofoi bakarlaria, Saxofoi taldea, Folk taldea, Trikitixa eta Pandero taldea eta Talde Instrumentalak ikuskizun polita eskainiko digute.
  • Ekainak 17, ostirala 18:00tan Askatasuna plazan,  Pop-Rock-Folk taldeen emanaldi solidarioa.

006-1

* Zure laguntza ekonomikoa Basque Laifguardseko kontu korrontean ere egin dezakezu: ES46 2095 5076 40 9115678878. Mila esker!

Basque Lifeguardsen informazio gehiago hemen https://www.facebook.com/Basque-Lifeguards-445272099001779/ eta https://es.ulule.com/basquelifeguards/

lifeguards

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

May 16

2016 – 2017 ikasturteko matrikulazioa

2016 – 2017 ikasturteko matrikulazioa egiteko garaia iritsi da. Hemen matrikulaketa egiteko behar duzuen informazioa daukazue:

  • EGUNAK: Maiatzak 23- 27 bitarte.
  • ORDUTEGIA:

-Goizez (egunero, astelehena ezik): 10:30etatik-12:30tara.

-Arratsaldez (egunero): 16:30tatik 19:30tara.

  • INFORMAZIOA: Kale Nagusia, 45.  /  Tfnoa: 943371594.
  • IKASGAIAK: Musika-Txokoa, musika mintzaira, helduentzako musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa, klarinetea, abesbatza, teknika bokala, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra,  flauta, organoa, talde instrumentalak.
  • GUTXIENEKO ADINA:  4
  • MATRIKULA NOLA  EGIN

1.-Zumarten nahi edo behar duzuen informazioa jaso.

2.- Kutxan ordainketa egin:

– KUTXABANK-eko 2095 5069 08 1062820021 kontu zenbakian ordainketa egin ikaslearen izena erreferentzi bezala ipiniaz eta ordainagiria jaso. Kutxan ingresoak egiteko ordutegia: 8:30-10:30 bitarte.

Zenbateko ordainketa egin:

-Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 125  €

-Musika Mintzaira : 125  €.

-Instrumentua : 125  €  (Panderoa: 70 €)

-Abesbatza edo Talde Instrumentala bakarrik: 50 €

3.-Ordainagiria, zuen kontu korronteko zenbakia  ( 20 digiturekin)  eta argazki bat  (ikasle berriak bakarrik) Zumarten entregatu eta inpresoak sinatu.

Horrez gain, instrumentuko ikasleak hilero 28€ko kuota  ordaindu beharko dute.

  • HOBARIAK (MATRIKULA OSOA ORDAINDU ETA ONDOREN EGINGO DA DAGOKION  ITZULKETA)

-Familia  ugarietan, matrikularen  prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da.

-3 senide zuzen edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bikiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

  • OHARRAK

-Aurten ere helduen taldea osatu nahi genuke, beraz gurasoak ere animatu zaitezte musika ikastera.

-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia,  saxofoia,  tronpeta  edo  biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko die.

-Informazioa gehiago nahi izanez gero, dei ezazue arratsaldez Zumarte Musika Eskolako 943371594 telefonora.

musica1-300x206

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

May 07

Zatoz Musikaren Txokora!

2016-2017 ikasturtean musikarekin dantzatu, abestu eta “jolastu” nahi baduzu eta  4 urte badituzu, hemen duzu aukera.

Adin hau duten ikasleei irakasteko prestaketa berezia jaso duen irakaslegoa daukagu. Astean ordubeteko saioa.

Eta aurrerago……instrumentua, Abesbatza, ikastera.

Animatu zaitezte!

Noiz:

Maiatzak 23 – 27 bitarte

Ordutegia:

– Goizez (egunero astelehena ezik) : 10:30tatik-12:30tara.

-Arratsaldez (egunero): 16:30-tatik 19:30-tara.

Non:

Zumarte Musika Eskolako bulegoan. Tfnoa: 943 371 594

10132522-ilustraci-n-de-ni-os-jugando-con-notas-musicales

Facebooktwittergoogle_pluspinterest

May 07

Emusik 2016ko argazkiak

Maiatzak 6ean Donostian ospatutako Emusik 2016ko musika eskolako ikasle eta irakasleen argazkiak ikusi nahi baldin badituzu, sartu gure Facebookean

foto

Facebooktwittergoogle_pluspinterest